XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Andre-Mari, gure bitartekoa dala

Andre-Mari, Elizaren Ama dala

Izen bi orreik ondo datozkiola Andre-Mari'ri; ta eman ere, eman bear zaizkiola.

Ori azaltzeko kardenal batzuen ta gotzaien iritziak dakarzkigu.

Txostenak zion, Andre-Mari'k ama-eginbidea daukala betetzeko kristau guztiekin.

Ta orregatik kristau guztien bitarteko dala ere zeruetan.

Baiña, beti ere, aztu gabe ta kontuan eukiz Paulo Bidaliaren itz areik: Yainkoa bat bakarra da; eta Yainkoaren ta gizonen arteko Bitartekoa ere bat bakarra: Yesukristo gizona alegia, bere burua gugatik eskeiñi ta eman zuana.

(I Tim, 2, 5-6).

Andre-Mari berriz, zerutiar Bitarteko bakar orren aurrean, gure bitartekoa dala.

Bitartekoaren aurrean bitartekoa.

Ospe aundiko kardenalak itz egin zuten: Ruffini Wyzsynski Leger Doepfner Silva Henriquez Bea Suenens Frings Alfrink kardenalek beste gotzai ezagun batzuekin.

Geienak, era batez, aintza oro ematen zioten Ama Birjiñari; baita Yainkoaren aurrean gure bitartekoa dala, esan ere.

Eta Elizaren Ama ere dala; ta hura onen zainpean ipiñi bear dala.